Baliabiderik izan gabe edota argitalpen alternatiboak gogokoago dituzten eta irakurriak izatea pena merezi dituzten istorioak idazteko dituzten lagunen lanak argitara eman ahal izateko Germinal Kultur Elkarteak “I. IPUIN LEHIAKETA” (Narratiba laburra) antolatzen du; ondorengo baldintzekin:
1.Gizarte gaia. (Idatziak: argumentua edo estiloa gorabehera, botereari; Estatuari edota indarrean dagoen ordenaren gaineko kritikak, salaketak edota hausnarketak jasoko ditu).
2. Lanak aurretik argitaratu gabeak izan behar dute. Orijinalak ez dira itzuliko. Hizkuntza euskara edo gaztelania izango da.
3. Lanen luzera gehienez 12 orrialdetakoa izango da; ordenagailuz idatzita, alde batetik eta espazio bikoitzarekin (Arial tipografia eta 12 tamaina gomendatzen dugu).
4. Lanak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 30ean amaituko da.
5. Lanak itxitako kartazal batetan aurkeztuko dira. Haren azalean lanaren izenburua eta egilearen ezizena bakarrik agertuko direlarik; barruan a) lanaren hiru kopia (sinatu gabe) eta b) lanaren izenburua zein egilearen izen abizenak zein telefono zenbakia eta helbidea dituen beste kartazal bat gehitu beharko dira. Bilboko 20.121 posta kutxatilara igorriko dira.
6. Saritutako bost lagunentzako saria diploma oroigarri bana eta lan irabazleen argitalpen kolektiboa izango dira, irabazleetako bakoitzari (ahalik eta laisterren) argitalpenaren 25 kopia emango zaizkiolarik.
7. Lehenengo saria eman gabe gera daiteke eta era berean Epaimahiak interesgarria irizten duten beste ipuinen bat gehitzea gomendatu ahalko du.
8. Argitalpenak hitzaurre baten ondoren saritutako ipuinak bilduko ditu, egileen izen-abizenen orden alfabetikoa jarraituz.
9. “Germinal”ek lehenengo argitalpenaren liburu kopurua erabakiko du, beti ere gutxienez 500 alekoa izango dena. Bestetik elkarteak gerora, batera zein banaka, lanen argitalpen berriak egiteko eskubidea harentzat gordeko du
10. “Germinal”ek lana argitara eman ondoren egileak ez ditu haren gaineko eskubideak galduko, baina ezin izango du “Germinal”ek argitara emandako edizioen gaineko “egile eskubiderik” eskatu.
11. Lanak “Germinal” elkarteak zein hark aukeratutako liburudendek eta egitateek zabalduko dituzte.
12.Epaimahaiaren osaketa: a)Germinalek izendatutako bazkideak b)Aipatu elkarteak antolatutako literatura solasaldietako partaideak, eta d)Literaturaren munduarekin lotura estua duten pertsonak.
13. Epaimahaiak sari banaketa prozesuaren akta jasoko du; bertan Epaimahaiak (lanen irakurketa hasi aurreko bilera batetan) aurkeztutako lanak epaitzeko irizpideak jasoko ditu.
14. Kontutan izango dira:
14.1.Gaiaren aldetik koherentzia: proposatutako gizarte gaiaren tratamenduaren kalitatea eta sakontasuna;
14.2.Orijinaltasuna: ikuspegi berritzailea, begirada propioa;
14.3.Kalitate literario: estiloa, argitasuna, hizkuntzaren erabilera egokia;
14.4.Argumentuaren zorroztasuna eta irmotasuna:garatutako kritikaren pisua neurtuko da;
14.5.Testuaren eragin orokorra: hausnarketa zein emozioak pizteko gaitasuna. Akta kide guztiek sinatuko dute.
15. Epaimahaiaren erabakia, behin betikoa izango da, eta 2027ko urtarrileko lehenengo larunbatean, ekitaldi publiko batean jakitea emango da; gerora hedabide libertarioen eta alternatiboen bitartez zabalduko delarik.
16. Edozein ustekabe edo irregulartasun gertatu ezkero epaimahaiak garaian bere esku hartuko du.
VISITA LA LIBURUTEKA
C/ Bailén nº 7-Entresuelo
Dptos 2,3 y 4
Bilbao
Para recibir las noticias únete a nuestro canal de Telegram


