Kirola eta kontrol soziala

Aktibitate fisiko eta kirola, garapen teknologiko eta merkantzien produkzioarekin estuki erlazionatutako balore-eskala baten murgildurik dauz. Garapen teknologiko honek konbultsio sozial ikaragarria sortzen dau, non kirolariak eta aktibitate fisikoaren praktikanteak makineria industrialaren beste pieza bat bihurtzen dan; ekoizpen ekonomiko eta errentagarritasunaren morala jarraituz; eta aurkezten jaken errealitatearen aurrean, erabakiak hartzeko ahalmenik barik.

        Aro modernoaren krisiak aldaketak eragin dauz fenomeno sozial kapitalista dan kirolean: arlo antropologikoan, gizaki indibidualista agertzen da, zeinen pentsakera lan asalariatuak moldatzen dauen. Arlo politikoan, egungo sistema neoliberalak kirola erabiltzen dau, behargina hurrengo lan-saioan errendimendu hobeagoa izateko behar duen desahogoaz hornituz. Ezagutzaren arloan, kirola eta aktibitate fisikoaren teknologia balore moralen gainetik jarriz.

        Horrela, eliteek errelebantzia politiko, sozial eta ekonomiko ikaragarriak emoten deutsaz estruktura autoritarioa dan kirol ikuskizunari; kirolgilea teknika motriz jakin batzuk asimilatzen dauzen izaki pasiboaren irudia difundituz; eta aldi berean, hausnarketa eta analisi ahalmenik gabeko kirolaria eredu moduen aurkeztuz. Gizarte fragmentatu baten baitan aurkitzen gara, non kirola  instrumentalizatzen dan; posesio, botere eta dominazioaren baloreen transmisioaren eginbeharra burutzen duen instrumentua, hain zuzen ere. Kirolak balore moral herrikoiak baztertuten dauz, ego-building (norberaren ego-aren eraikuntza) delakoa lehenetsiz, behar narzizistak aintzat hartuz. Ikuskizun masibo honek eliteen baloreak inposatzen dauz; praktika fisiko hauek eta errendimendu produktiboa estuki lotuz. Bi errealitate hauek bata bestearengan eragin handia izango dabie. Adibidez, record-aren kontzeptua kirolean agertzen da produkzio guneetan (industria, nekazaritza, etab.), denborak denbora produktibo moduen garrantzia hartzen dauenean.

        Kirolak, super-gizakia aldarrikatzen dau, lan-asalariatuak behar duen esfortzurako prest dagoen gizaki osasuntsua. Kirolak, orduan, beharginaren denbora librearen parte handi bat okupatu ohi dau, konflikto sozialetatik urrunduz eta pertsonen kapazitate kritikoak garrantzirik gabeko kirol norgehiagokerantza gidatuz.

        Bestalde, gorputza elementu produktibotzat hartzen da. Ideia honek sortzen dauzen beharrak asetzeko, kirolak egitura kultural jakin bat sortzen dau, etorkizuneko elite izateko instrumentalizatzen direzan gazteak hezituz. Errealitate honek nerabeen gutxiengo bati harropuzkeria fisikoa praktikatzeko aukera emoten deutso; beste askori desmotibaziorako aukera besterik gelditzen ez jakon bitartean, gorputza eta irudiaren kulturarekin identifikatzen direzan gazteen auto-kontzeptua birrinduz.

        Gaur egun, bizitako esperientziei buruzko analisi eta erreflexio gaitasunak garatzea oinarrizkotzat har geinke; etengabeki aldatzen dan mundu bati aurre egiteko ezinbesteko herraminta suerta baileikez. Horretarako, gure jarduera fisikoen zergatia eta zentzuna analizatzea ezinbestekoa da, non gure ohiturak eta portaerak etengabeki zalantzan ipini behar doguzan.

        Kirola, norbere burua esperimentatzeko jarduera izanik, errendimenduaren baloretatik urrundu egin beharko geunke; jakina baita errendimendua eta osasuna kontrako kontzeptuak direzela -makinetan ikusten dogun fenomenoa: errendimendu topera dabilen makina, apurtu egiten da denbora gitxien-.

        Kirola, jarduera askatzailearen eredu bihurtu arte, hausnarketaren bidetik.

Resultado de imagen de deporte y control social

        Kirola, jarduera askatzailearen eredu bihurtu arte, hausnarketaren bidetik

Share

Leave a Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.